6989 botoak

6.300 boto baino gehiago erregistratu dira lehiaketaren lehenengo astean

Astebete da Santurtziko XXV. Erakusleiho Lehiaketa bozkatzeko epea hasi zela, eta dagoeneko 6.300 boto baino gehiago erregistratu dira webgunean.

Aurten, pertsona bakoitzak gehienez 3 saltokiri eman diezaieke botoa, askotan zaila izaten baita bat bakarra aukeratzea. Horrela, lehen posizioan doazen hiru erakusleiho ditugu.

Nahiz eta abenduaren 28ra arte itxaron beharko dugun izenak ezagutzeko, esan dezakegu lehenengo postuan dagoen erakusleihoak 992 boto dituela, bigarrenak 444 eta hirugarrenak 440. Hurrengo posizioak oso hurbiletik datoz, beraz, oraindik denbora dutei!

 

Gogoratu datorren abenduaren 23ra arte daukazuela botoa emateko aukera. Bilatu zure erakusleiho gogokoenak!!