Parte hartzeko oinarriak

SANTURTZIKO ERAKUSLEIHOEN XVII. LEHIAKETA

1.- Lokala kalean bertan duten Santurtziko merkataritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute.
2.- Izen-emateak 2025eko azaroaren 29ra arte egingo dira, Merkataritzako Bulego Teknikoak udalerriko saltokiei emango dien formularioa betez.
3.- Erakusleihoak gutxienez abenduaren 3tik 20ra egongo dira apainduta. Hilaren 3an eta 4an lehiaketaren webgunerako argazkiak egingo dira.
4.- Partaideek antolakuntzak emandako QR kodea duen bereizgarria ipini beharko dute lehiaketan parte hartzen duen erakusleihoan.
5.- Epaimahai adituak honako sari hauek emango ditu:

  • saria: 700 euro
  • saria: 500 euro
  • saria: 300 euro
  • 150 euroko 5 akzesit-sari

Horrez gain, herri-bozketan hautatutako erakusleihoentzat 200na euroko 3 sari berezi ere egongo dira.
6.- Eszenaratze eta akabera-lanen kalitatea, azken emaitza eta mezuaren originaltasun eta eraginkortasuna baloratuko dira, bai eta merkataritza-izaera ere.
7.- Herri-bozketa abenduaren 10etik 20ra bitartean egingo da, escaparatesanturtzi.eus webgunean botoa emanez.
8.- Dekorazio – erakusleihoen, arte plastiken eta merkataritzaren arloko 4 kidek osatuko dute epaimahaia.
9.- Epaimahaiaren epaitza apelaezina izango da.
10.- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Merkataritzako Bulego Teknikoak ebatziko du oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gertaera.
11.-Epaimahaiaren emaitza Casa Torre Jauregian abenduaren 30ean egingo den sari-banaketan jakinaraziko da.