Parte hartzaileentzako lege oinarrak

SANTURTZIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

1. Lokala kalean bertan duten Santurtziko merkataritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute.

 2. Izena 2024ko azaroaren 29a baino lehen eman behar da Merkataritzako Bulegoan ( 94 461 53 10 telefonora deituz edo [email protected] helbidera idatziz.

3. Erakusleihoak gutxienez abenduaren 2tik 23ra egongo dira apainduta. Hilaren 3an eta 4an lehiaketaren webgunerako argazkiak egingo dira.

4. Partaideek antolakuntzak emandako QR kodea duen bereizgarria ipini beharko dute lehiaketan parte hartzen duen erakusleihoan.

5.  Epaimahai adituak honako sari hauek emango ditu:

      • 1. saria: 700 euro
      • 2. saria: 500 euro
      • 3. saria: 300 euro
      • 150 euroko 5 akzesit-sari.

Horrez gain, herri-bozketan hautatutako erakusleihoentzat 200na euroko 3 sari berezi ere egongo dira.

 6. Eszenaratze eta akabera-lanen kalitatea, azken emaitza eta mezuaren originaltasun eta eraginkortasuna baloratuko dira, bai eta merkataritza-izaera ere.

7.  Herri-bozketa abenduaren 10etik 23ra bitartean egingo da online, www.escaparatesanturtzi.eus webgunean botoa emanez.

 8. Dekorazio – erakusleihoen, arte plastiken eta merkataritzaren arloko 4 kidek osatuko dute epaimahaia.

9.  Epaimahaiaren epaitza apelaezina izango da.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Merkataritzako Bulego Teknikoak ebatziko du oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gertaera.

11. Epaimahaiaren emaitza Casa Torre Jauregian abenduaren 27an egingo den sari-banaketan jakinaraziko da.