Bihar, abenduak 10, Santurtziko Erakusleihoen Lehiaketaren webguneak aurten aurkeztuko diren XX erakusleihoetako baten aldeko botoa emateko aukera emango du. Urtero bezala, epaimahai profesional batek erabakiko ditu gogokoenak, bere irizpidearen arabera, baina bezeroek kolorea, konposizioa, argiztapena, sormena eta abar baloratzeko aukera ere izango du.
Gainera, web orrian botoa ematen dutenen artean 100 €-ko txartel bat zozketatuko da Santurtziko dendetan gastatzeko. Irabazlea abenduaren 30ean egingo den sari-banaketa ekitaldian ezagutuko da, aurtengo erakusleiho irabazleekin batera.