4891 botoak

Amaia ileapaindegia, Hala Bazan eta Urra burdindegia, Santurtziko erakusleihoen XXVI. lehiaketaren saltoki irabazleak

Begoña liburudenda, Soho eta Urra burdindegia izan dira bozkatuenak

Joan den abenduaren 27an, Santurtziko erakusleihoaren XXVI lehiaketaren sariak banatu ziren Dorretxean. Epaimahai profesionalak honako sari hauek eman ditu:
– Lehen saria, 700 eurokoa, Amaia Ileapaindegi eta Estetikarentzat da (Pedro Ikaza, 5), bere erakusleihoa dotorezia eta erromantizismo sentsazio atsegina transmititzen duen neguko eszena bihurtzen duena.
– Bigarren saria, 500 eurokoa, Hala Bazanentzat (Sabino Arana, 12) izan da. Ikusizko efektu zirraragarria lortu du, izarra artisau-sorkuntzetako bat den eszenografia bikainari esker.
– Hirugarren saria, 300 eurokoa, Ferretería Urrak (Juan Jose de la Quintana 1) irabazi du, Gabonetako zuhaitz original batekin, eguneroko objektuak Gabonetako apaingarri bihurtzen dituena.

Gainera, 5 accesit banatu dira, 150 eurorekin hornituak: Begoña liburudenda (Mamariga, 29), Optica Serantes (Jose Miguel de Barandiaran, 18), Soho (Itsasalde 14), Vodevil makeup (Juan XXIII 2) eta Kenka (Juan XXIII 1).

Urtero bezala, hiru sari banatu zaizkie erakusleiho bozkatuenei, 200 eurorekin, Begoña Liburudendari (Mamariga, 29) 582 botorekin, Sohori (Itsasalde 14) 364 botorekin eta Ferretería Urrari (Juan Jose de la Quintana 1) 353 botorekin.

Boto horiek erakusleihoaren webgune bidez jaso dira, 4.891 boto guztira, santurtziar publikoak bere saltokiekin duen inplikazioa erakusten duen parte-hartze bikaina. Webgunean botoa eman duten guztien artean 100 euroko erosketa-txartela zozkatu da.

Santurtziko Udaleko Merkataritzako Bulego Teknikoak antolatutako lehiaketa honen helburua da udalerria animatzea eta Santurtziko establezimenduek Gabonetan beren irudirik onena erakuts dezaten laguntzea.

Edizio berri honetan partaidetza bikaina izan da, udalerriko hainbat sektore eta eremutako 50 denda guztira. Parte-hartzaile guztiek erakusleihoen bertsiorik onena eskaintzeko ahalegina egin dute, eta parte hartu duten saltokien ahalegina saritzeko 2.850 euro inguru banatu dira saritan.